Wert
Wert ministroa erreformak azaltzen.


Adrián Almeida.
2013-0629-.

Rajoyren gobernuak ez ditu egun zoriontsuak eduki hauteskundeak irabazi zituenetik. Gogoratzearren, Galiziatik etorritako PPko lehendakariak, eta gaur egun Espainiar estatuko presidenteak, azaroaren 2an lortu zuen garaipen borobila. Eta horrekin, eskuinak inoiz izandako garaipen handiena. Dena den, eta esan bezala, ez ditu izan Rajoyk egun loriatsuak gobernu buru moduan, Wert ministroak (baita Bárcenas ere) gobernuaren aipu-galtze horretan arrazoien artean izaten dela.

Izarra da ministro-soziologo honek. Nolabait, Rajoy bera baino askoz ere fama handiagoa eskuratu baitu, eta urte erdi eskas batean. Irakasleak, ikasleak eta unibertsitate publiko zein pribatuen artean aski ezaguna da; gorrotatua hobeto esanda. Gorroto hori are handiagoa bihurtu da Katalunian bere adierazpen anti-katalanisten ondoren: “hay que españolizar a los alumnos catalanes”. Bestetik, Jose Ignacio Wert (Madrid,1950) pertsonai apolitiko bezala aurkeztu zen hedabide publikoetan; hizlaria eta negoziaziorako aldartea erakutsiko zuen ministro bezala. Baina, aurrera, eta gehiengo eskuindarrari esker, eraman dituen hezkuntzako sistemaren aldakuntzak eta “erreformak”, ministro kontserbadorearen jarrera autoritarioa begi bistan geratu da iritzi publiko gehiengo bati. Hezkuntza munduko gorrotoa horrela erakusten duenez. LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) delakoa eta beka sistemaren aldakuntza zeharo eztabaidatu dira, baina kasu bietan Wert ministroaren proposamenek aurreikusten den moduko erabateko aurrerabidea izango dute, PPk Espainiar estatuko ganberan dituen gehiengoari esker. Baina, zertan datza LOMCE? Eta beka sistema berria? Zergatik dute hainbesteko errefusa?

Alde batetik, LOMCE 2006ko proposamenaren “aurrera” pausua izaten da. Eta aurrerako pausua dela esatea, politegia izan ahal da. Askok baieztatuko  dute, atzerako pausua dela, egia esan. Ni iritzi berdinekoa naiz. 2006an PSOEk aurkezturiko LOE kin, begiratu azkar batean konparatzen badugu, lege berria justifikatzeko arrazoiak oso desberdinak direla konturatuko gara. Lehenik, LOEk ez zituen gaitasun, talentuari berebiziko garrantzia ematen, LOMCE-k ordea abiapuntu moduan jartzen du: “Todos los estudiantes poseen talento”. Egia esan baieztapen hau ez da hor geratzen; modu honetan jarraitzen du: “ la naturaleza de este talento difiere entre ellos”. Beraz ikasteko bidea, talentutik bideratzen da, ez gustuetatik. Bestetik, Estudiantes en Movimiento plataformatik kritika hau egingo zaio adiera eman dugun lehengo puntu honi: “…una manipulación brutal de la teoría de las inteligencias múltiples, que no aboga por la segregación según talentos(…) sino por el desarrollo de todas las inteligencias de manera igualitaria”   Bigarrenik, lege berriak balio eta balore sozialak hezkuntzaren bidearen bitartez potentziatu baino, ekonomiaren errendimendu exijentzien azpian menperatuta geratzen da hezkuntza.

Era berean, Euskal Herriko eta  Kataluniako hezkuntza sistema, baita Galiziarra ere, kaltetuta geratzen dira erabat, izan ere lege berriak %65ko materia komunen portzentajea igo egin du. Honetaz gain, lege berriak ikasleek betidanik gorrotatu izan duten Hautaproba ezabatu du, eta mutil-neskatxen arteko segregaziorako bidea zabaldu. Azken puntu honetan, kritika asko jaso ditu lege  berriak, baina ala ere errendimenduko informeak aldakuntza honen abangoardia moduan jarriz, Wert ministroak eta CONCAPA, delako (Confederación Católica de Padres de Familia y Padres de alumnos) aita-amen kongregazioa, pauso firmez aurrera eramango dute lege eta erreforma konkretu honen defentsa.

Bestetik, Urkulluk jadanik lege berriaren proposamenari ezetza eman dio, baina ikustear dago ezetzaren nahimen hori zertan zehaztuko den, jakinez gainera barakaldotarraren akzio motelak eta baldarrak Eusko Jaurlaritzaren paradigma bihurtzen ari direla. Katalunian, pareko erreakzioa egon da: ezetza. Bi nazionalitateak bere hizkuntzaren defentsari ekingo diotela espero da, hala espero dute ere euskal lurraldeko biztanleek, eta zer esanik ez katalanak. Ez hori bakarrik, Hizkuntzako auzia dezenteko arazo aldia zabaldu badu ere, sexuaren kontuetan eztabaida handiagotzen doa. Lehen esan dugun bezala segregazioari bidea zabaltzen du, hots mutilen eskolak eta nesken eskolak edukitzera gure hezkuntza sistema publikoan. “Ciudadanos por la Educación Pública”-ren saretik gogoratzen dute: legearen erreforma berria 1960ko UNESCOren adierazpen baten azpian ezkutatzen da, baina ez du kontuan hartzen data horretatik NB egin dituen konbentzioak (segregazioaren kontra) eta auzitegi konstituzionalak egin dituen sententziak. Azken erakunde hau (Ciudadanos por la Educación Pública) nahikotxo kritikoa izan da lege berriarekin, besteak beste, neoliberal moduan jotzen dute, berzentralizatzaile moduan ikusten dute, alderdiko lege bezala eta beste hainbeste maitasun kalifikatzaile.

Beste aldetik, beken kontua auzi inportantea bihurtu da ekainaren mendebalde honetan. Wert-ek, segur aski Rajoy egingo duen ministerio buruen birmoldaketan lehendabiziko kanporaketa izango dena, beka jasotzeko nota igoera bat aurkeztu du: 6,5.  Orain arte, “nota de corte” delako hau 5ean zegoen. Zehazki esatearren, noten igoera 6ra igo nahi da (beka jasotzeko) batxilergoan, eta aitzitik unibertsitateko bekak jasotzeko nota 6,5raino igotzea espero du abizen alemaniarraren ministroak. Horrelako, igoerak izugarrizko protestak eragin izan dute eta klasistaren kalifikatzailea jarri izan diote Wert-en erreforma. Izan ere, eta telebistako  eztabaida desberdinetan alde ezkertiarrak defendatu egin duen moduan, exijentzia maila handiagotzean kontuan hartu behar da ikaslearen eta bere familiaren ekonomia (beste gauza batzuen artea). Hau da nota ona edukitzearen arrazoia, edota behintzat bataz besteko eskuratzearen arrazoia, ez dator analisi sinplista moduan balioztatu genezakeen esfortzuaren logikaz eta arrazonamenduz, baizik eta beste hainbat aldaeretatik: egoera soziala, ekonomikoa, lurraldea, lekualdaketak… Gainera, eta adibide oso grafiko bat jarriz, unibertsitateko ikasle  baten egoera ekonomikoa txarra bada, orduan lan egin beharko du (beka ez jasotzean are txarragoa); lan egiten badu, orduan ikasteko denbora murriztuz joango da; ikasteko denboraren murrizketa noten “murrizketa” eragingo du eta beka gabe geratuko da. Adibide hau, La Sexta Espainiar estatuko telebistako “La Sexta Columna”-n oso ondo azaltzen da.

Esan behar da,Wert-ek noten exijentzia maila altuari buruzko gogoeta egin duela azkenean. Dirudienez, oso kontrako erreakzioa izan da PPko komunitateen lehendakarien artean eta ekaineko azken astean nota 5,5era jaistera behartu izan dute ministroari. Pausu erabakigarria izan ahal da Wert-en lagapen hau, baina, hala ere, azken erabakia sortu ahal digun baikortasun pittina ezerezean geratzeren arriskua  handia da oraindik ere. Errektoreak Werten ematea eta zuzenketa ez dute oraindik begi onez ikusten, dena den presioa zuzenketa horiek lortzeko erabakigarria dela zehazki ikusi da. Wert-ek momentuz ulertzen duen lehengoai bakarra: presioa eta borroka.

Iturriak:

-Deia/E.P., 2013. Gobierno vasco: “Euskadi esquivará la Lomce”. Deia.com. Available at: http://www.deia.com/2013/06/08/sociedad/euskadi/euskadi-esquivara-la-lomce.

-R. Santamartín, O., 2012. Claves de la séptima reforma educativa de la democracia. El Mundo, p.1. Available at: http://www.elmundo.es/elmundo/2012/09/21/espana/1348233928.html.

-Torres Santomé, J., 12 Razones para decir NO a la LOMCE. Yo estudié en la pública. Ciudadan@s por la educación pública, p.2. Available at: https://www.yoestudieenlapublica.org/descargas/16articulo12RazonesLeyLOMCE.pdf.

Anuncios